Conejerok eta Cabanillasek bigarren postu bana lortu dute, eta garaipenaren lehian izan dira asteburu lehiakor batean.
Smartlog Nest Cycling Teamek garaipenetik gertu amaitu du asteburua, Amurrioko eta Aretxabaletako lasterketetan maila handiko jarduna erakutsita. Biak Lehendakari Txapelketako probak izan dira, eta Jon Conejerok eta Ethan Cabanillasek bigarren postua lortu dute, bakoitzak lasterketa batean. Gainera, taldeak protagonismoa izan du bi lasterketetako une erabakigarrietan.
Conejerok metro gutxira izan zuen garaipena Amurrion. Azken kilometroetan, beste txirrindulari batekin batera egin zuen aurrera, eta biak tropelaren aurretik sartu ziren azken kilometroan. Conejerok erasoa jo zuen garaipenaren bila, baina azken metroetan harrapatu zuten eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Bigarren postu horrekin, lau ditu dagoeneko denboraldi honetan: Torredonjimenon, Nafarroako Itzuliko laugarren etapan, Ataunen eta Amurrion.
Cabanillasek sasoi onari jarraipena eman dio Aretxabaletan
Atzo, Aretxabaletan, Ethan Cabanillasek hartu zuen protagonismoa. Lasterketa azken kilometroetara arte mantendu zen talde nagusian, eta Leintz Gatzagatik bigarren aldiz igaro ondoren hautaketa egin zen. Gipuzkoarra aurreko multzoan sartu zen eta 27 txirrindulariko taldean iritsi zen helmugara. Esprintean nagusitu zen multzo horretan eta bigarren amaitu zuen, garailearengandik segundo gutxira. Bi egunetan lortutako bi bigarren postuek Smartlog Nest berriro ere garaipenetik gertu kokatu zuten.
Emaitzak Cabanillasek uda honetan erakutsi duen sasoi ona berresten du. Uztailean, gainera, 21 urtez azpikoen artean onena izan zen Madrilgo Itzulian.
Lehendakari Txapelketako hiru hitzordu jarraian
Datorren asteburuan, Smartlog Nestek Lehendakari Txapelketako hiru lasterketa izango ditu jarraian: larunbatean Laudion, igandean Elgoibarren eta astelehenean Gernikan. Hiru eguneko hitzorduak euskal egutegiko beste hiru proba garrantzitsu ekarriko ditu.