Lege informazioa
www.nest-cycling.com webgunearen helburu nagusia da Smartlog Cyclingetik egiten ditugun jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea (Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua, 2.753. liburukia, 89. folioa, SS-38.650 orria, eta EJSN hau duena: 7112. − B-75812107 IFK).
Webgunean dagoen informazioaren helburua informatzea baino ez da, eta, beraz, Smartlog Cyclingek, inolako aurreabisurik egin gabe, beretzat gordetzen du bertan dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea, edo webgunean aurkezteko eta/edo konfiguratzeko eskubidea, bai eta informazioa eskuratzeko baldintzak eguneratzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea ere (edo informazioa mugatzekoa).
Smartlog Cyclingek ez du bermatzen webgune honetan sartzeko aukera eta jarraitutasuna, eta ezta gunea akatsik gabe egotea ere.
Erabiltzailea jakitun da eta borondatez onartzen du webgune honetako edozein eduki bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean erabiltzen dela. Beraz, Smartlog Cycling ez da webgunera sartzeak edo bertan dagoen informazioa erabiltzeak erabiltzailearen softwarean edo hardwarean eragin ditzakeen kalteen erantzule izango.
Gure gunera erreferentzia (hiperesteka) ezarri nahi duen edozein pertsona fisikok edo juridikok Smartlog Cyclingen idatzizko baimen bat beharko du. Bestalde, erabili ahal izan ditugun hiperestekei buruz adierazi nahi dugu ez dugula gure gain hartzen gune honetan aipatzen diren hiperesteketan hirugarrenek sartu dituzten edukietatik eratorritako erantzukizunik. Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, Smartlog Cyclingen eta adierazten den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ez eta Smartlog Cyclingek bertan eskaintzen diren eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.
Jurisdikzioari eta aplikagarri den legeriari dagokienez, webgune hau Espainiako legerian xedatutakoaren arabera arautuko da. Webgune honen eta orrietako edukiaren interpretazioaren inguruan sortutako edozein desadostasun edo eztabaidatarako, erabiltzaileak uko egiten dio beste edozein foruri, eta onartu egiten du Smartlog Cyclingen egoitza sozialeko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzea.
Datuak babesteko legea
Erabiltzaileak Smartlogekin harremanetan jartzean ematen dituen datu pertsonalak datuen fitxategi batean sartuko dira, planteatutako kontsulten edo iradokizunen erantzuna kudeatzeko, webgunearen diseinua eta/edo edukia hobetzeko eta gunea gure bezeroetara egokitzeko.
www.nest-cycling.com web domeinuak – Smartlog Odriozola Basque Cycling Team, S.L rena da, horixe baita fitxategien arduraduna– bere informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, eta datu guztiak Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu.
Halaber, erabiltzaileei beren sarbide, zuzenketa, ezerezte eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubideen berri ematen zaie. Eskubide horiek gauzatzeko, idatzi bat bidali beharko dute helbide honetara: Smartlog, Mugitegi poligonoa
Kalitate politika eta ISO 9001
Interesa duen edonork eskura du Smartlog Cyclingen kalitate politika eta ISO 9001 ziurtagiria. Horretarako, eskaera bidali beharko da helbide honetara: quality@nest-cycling.com