Conejero bigarren eta taldea eguneko onena izan da Torredonjimenon, eta Ruiz de Arcautek Euskaldun Txapelketako lidergoa eskuratu du Duranan
Smartlog Nest Cycling Team-ek asteburu positiboa osatu du. Torredonjimenoko Klasikan (Espainiako Kopa) Jon Conejerok bigarren egin zuen eta taldea eguneko onena izan zen. Horretaz gain, Diego Ruiz de Arcautek Euskaldun Txapelketako lidergoa bereganatu du Duranako lasterketaren ondoren.
Torredonjimenon (Jaen), lasterketa erritmo bizian hasi zen lehen kilometroetatik, eta egun gogorra izan zen. Ethan Cabanillas izan zen eguneko ihesaldiko protagonistetako bat, eta gainontzeko taldekideak adi aritu ziren tropelaren barruan, egoera kontrolpean mantenduz eta amaierarako aukerak gordez. Kilometroek aurrera egin ahala, taldea sendo agertu zen une erabakigarrietan, Jon Conejero, Aimar Erostarbe eta Gabriel Ibañez aurreko postuetan kokatuta.
Saiakera ugari egon arren lasterketa hausteko, azkenean esprintean erabaki zen. Conejerok bigarren postu bikaina lortu zuen, garaipenetik oso gertu. Smartlog Nest, gainera, eguneko talderik onena izan zen, talde-lan sendo baten ondorioz, non Agirre, Cabanillas eta Mugaren lana ere erabakigarria izan zen. Horri gehitu behar zaio Ibañezen zazpigarren postua, taldearen jarduna borobilduz.
Lidergoa Euskaldun Txapelketan
Bestalde, Duranan taldea berriro ere protagonista izan zen Euskaldun Txapelketako proban, sterrato zatiek lasterketa gogortu zuten egun batean. Diego Ruiz de Arcaute lasterketabu azken zatian buruan sartzea lortuzuen, une batez tropela estu hartuz. Azkenean, proba esprintean erabaki zen, baina bildutako puntuei esker, Smartlog Nesteko txirrindularia sailkapen nagusiko lehen postura igo da, lidergoa bereganatuz.